XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Fitxa horren orrialde-zenbakia (1).
Uneko testuinguruan irispidean ditugun funtzioetako batzuk eta berorien esanahia.
Une honetan dena prestaturik dago gero informazioa gordetzeko erabiliko den fitxa diseinatzeko.
Eman dezagun, adibidez, pertsonalaren fitxategirako erabili nahi dugun fitxa ondorengo hau bezalakoa dela:
Enplegatuaren fitxaEnplegatu-zenbakia:
Kontratazio-data:
Izena:
Kalea / Plaza:
Hiria:
Probintzia:
Posta-kodea:
Kargua:
Eremuen izenak sartzeko, kurtsorea pantailan agerterazi nahi den tokiraino eraman eta hantxe tekleatzea aski da.
Ondoren ageri diren teklaok kurtsorea leku batetik bestera nahi den bezala mugitzen laguntzen dute.
Kurtsorea hurrengo lerroaren hasierara eramaten du
Kurtsorea karaktere bat ezkerrerago eramaten du
Kurtsorea karaktere bat eskuinerago eramaten du
Kurtsorea lerro bat gorago eramaten du
Gidaliburu honetan aurkitu dituzun adibideei dagokienez, ez ezazu jarri fitxaren izenburua berorren goreneko aldean eta egizu kontu ea eremu guztien izenak sartu dituzun: Enplegatu-zenbakia, Kontratazio-data, Izena, Kalea / Plaza, Hiria, Probintzia, Posta-kodea, Kargua eta Soldata.
Mugitu kurtsorea pantailan zehar batetik bestera eta egin itzazu behar diren aldaketa eta zuzenketa guztiak, harik eta ondoko pantailan bezala fitxa agertu arte:.